AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

ikasmina: Gipuzkoa, ikasten duen lurraldea - Gipuzkoa, un territorio que aprende

Autogarapenerako on-line tresna.



ORAINGO ORRIALDERAKO PÁSARBIDE ARRUNTA

  • Hasiera
  • Zer da Autogarapenerako Ataria?

 



CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

Zer da
Autogarapenerako on-line tresna?

Tresna hori pertsonaren auto-garapenean laguntzen duen test eta hausnarketa multzoa da. Autodiagnostikoaren bidez zure helburuei buruzko ikuspegi argia lor dezakezu, bizitzako plan estrategikoa izateko eta modu sortzaile eta berritzailean jarduteko aukera eskaintzen dizu.

Tresnak hiru ataletan antolatzen ditu ariketak: Nire autoezagutza, Nire esperientzia eta Nire proiektua.

Horietako bakoitzean egin beharreko testak zabaltzen dira. Horietako bakoitzak honi buruzko informazioa du:

  • Ariketaren burutze maila: adierazle gorria (osatu gabe); adierazle laranja (partzialki osatuta); adierazle berdea (osatuta).
  • Testaren burutze-egoera: hasita dagoen ala ez eta noiztik.
  • Testa irakurtzeko eta osatzeko beharko duzun batez besteko denbora.
  • Urrats kopuru totala eta zein urratsetan zauden.

Autogarapenerako on-line tresnarekin egindako testetara jo dezakezu eta emaitzak berrikusi edozein unetan, eta test bakoitza nahi adina errepikatu.

Lerro hauek irakurtzen ari zarelako, jarrera proaktiboa duen pertsona zarela esan diezazukegu. Ez dizugu hutsik egingo, sortu hemen kontu bat eta ezagutu zugan dagoen potentziala, eta aldaketak sortzeko ahalmena.

 

 
  • © 2011 Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizartea - Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Lege-informazioa

GNet: gipuzkoa.net

AYUDAS A LA NAVEGACIÓN: